XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizki handi, ertain eta txikien erabileraz ere gauza bera.

- Egin:

Talde bakoitzak egunkari gisako bana egin behar du.

Hiruzpalau orriko egunkari horrek albiste, artikulu, erreportaia, denborapasa eta abarrez hornitua beharko du.

Ebaluapen amaieran gelako taldeek elkarri erekutsiko diote beraien lana eta, ondoren, horman zintzilikatu.

Irakasleak eta beste taldeek emango diote egunkari bakoitzari merezi duen puntuazioa, horretarako edukinaz gain aurkezpen egokia ere kontutan hartuko delarik.

6.2.3. HIRUGARREN PROIEKTUAREN GARAPENA

Ikaslearen idatzizko sormena lantzea dugu helburu honako honetan.

Girotu:

Literaturaren inguruan mugituko gara, batipat, baina horrek ez du esan nahi beste arlorik sar ez daitekeenik.

Sormenarekin zerikusirik duen edozerk du hemen kokapen egokia.

- Olerki, bertso, ipuin eta saiakera laburrak gelara eramatea izango da lehen urratsa.

- Saiakera mundu horretan zientziarekin loturik dauden asmakizunen azalpen idatziek ere badute lekurik, beraz.

ASMATZEA da kontua.

- Gizakiaren gaitasunik harrigarriena, aurrerapen guztien iturri, asmamena dela jakin behar dute, hain zuzen.

Aztertu:

Idea eta hitzen lotura egokiz, ikertzaile den idazleak sortu duen mundu berriaz ohar daitezela.

Errealitatea eta fantasia bereizi, baina batak bestearekin eta bestearengan izan dezakeen eraginaz ahaztu gabe.

Mezu berriak bizitzako arlo askotan ager daitezke: aplikazio tekniko zuzenik ez duten olerki, ipuin eta bertsoetan, baina baita begibistako eragina duten emaitzetan ere.

Egin:

Adimen eta fantasiaren hegoek eraman gaitzakete, geu eta ikasleak ere, mundu berrietan barna.

Olerki, bertso, saio labur, ipuin, tresna berriren baten deskribapenak... talde bakoitzak bere emaitza eskaini beharko du ebaluapen bukaeran.

Guztiek irakurri eta aztertuko dute besteena.

Egokienek, ikastetxeko edo herriko aldizkarian izan dezakete argitarabidea.

6.2.4. LAUGARREN PROIEKTUAREN GARAPENA

HITZ EGITEA, hitz jarioa du helburu laugarren proiektu honek.

Hitzezko jarduna da gizakion harremanetako zutabe nagusi (...).